XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Neskatxoak esan dit osaba Teodoro zuekin egun batzu ematera etorri dela.

- Egia da - erantzun zuen amak.

- Hain dago pozik osabarekin, ezen aldaturik baitago.

Amak bai baitzekien nik jende gehiago nahi nuela familiaren marrazkian sartzeko.

- Antza denez - esan zuen andereñoak -, bere bila etorri da ikastolara.

- Bai - erantzun zuen amak -. Askotan joaten da bere bila.

Andereñoa lasaitu egin zen eta ama ez zegoen kezkaturik.

Sonia eta biok inoiz baino hobeto pasatzen ari ginen.

Nik ez diot sasieskola egin behar denik. Ez diot hori.

Bakarrik diot egun horiek bestelakoak direla.

Ez dago jendetzarik ez parkeetan, ez kaleetan.

Argia distiratsuagoa da, eta ez ohizko gauzak ikusten dira jendeak airean utzi dituen hutsuneetan.

Eta normalean entzuten ez diren hotsak entzun daitezke egun horietan.

Urmaelean piraguista bi entrenatzen, besterik ez zegoen.